XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Xedapen honetako lehenengo lerrokadako ukoa edo bigarren lerrokadako ezeztapena egiteko, S-4 eredua erabili beharko da, martxoaren 12ko 569/1992 Foru Aginduak horretarako onetsiriko eredua, alegia.

Subjektu pasiboek 1991rako araubide errazturik aukeratu ez badute, ez diote zertan uko egin beren beregi 1995. urterako, ez eta ondoko urteetarako ere; eta zergak araubide orokorrean ordainduko dituzte, harik eta ukoa berariaz ezeztatu arte.

Aurreko lerrokadan ezarritakoa gora-behera, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren subjektu pasiboak beharturik egongo dira, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zenbatespen objektibozko metodoaren zeinu, indize edo moduluen modalitatea ezartzen badute, araubide erraztuari uko eginez gero, uko hori xedapen honen lehenengo lerrokadan adierazi diren modu eta epeen barruan beren beregi egitera.

Zortzigarrena

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudiko 67. artikuluan, eta enpresariek eta profesionariek fakturak egin eta emateko duten beharra araupetzen duen urtarrilaren 8ko 3/1986 Foru Dekretuaren 2. artikuluko 2. zenbakiaren e) letran xedatuta dagoenak indarra izango du, baina frogagiriak zein erregistroak jaulki, zaindu edo egin behar dira, zertarako-eta zergak Balio Erantsiaren gaineko Zergan ordaintzen dituzten jarduerek zerga-betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ahal izateko.